martes, 20 de marzo de 2012

MINDOMO BALIABIDEA ESKEMAK EGITEKO ERABILTZEN

Programa honekin oso modu errazean eta txukunean egin daitezke edozein gaiari buruzko eskemak. Hori bai, eskema buruan ondo egituratua izna behar da aurretik, programa honek itxura kontuetan baino ez ditu aukerak ematen eta.
SLIDESHARE ATARITIK DOKUMENTUAK IGOTZEN IKASTEN
Lana1
View more presentations from molikeltse.
 ONLINE IMAGE EDITOR ERABILTZEN


Esan beharra dago programa honek ez dituela aukera asko eskaintzen baina doan da eta gauza dibertigarriak sortzeko nahikoa aplikazio baditu.


domingo, 18 de marzo de 2012

TEKNOLOGIA BERRIAK HAURREN ESKURA

Nahiz eta euskaraz ez egon, datuei begirada bat botatzeko eta benetako egoeraz ohartzeko ondo dago. Haurrek, teknologia berriak erabiltzearen onura edo kalteen balorazioetan sartu gabe ere, haurrek ematen dieten erabilpena kontuan hartzea garrantzitsua da.




http://www.marketingdirecto.com/actualidad/digital/los-ninos-consumen-cada-vez-mas-contenidos-digitales-a-mas-corta-edad/

IKASTEN


Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo

Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu

Ikasten
nire adimena zabaltzen

akatsetatik
herri bezala
barkamena eskatzen
ixilik egoten
gehiago entzuten
aukeratzen
denbora aprobetxatzen
kantak egiten
ikasten, ikasten

haurrengandik
liburetatik
agureengandik
beste kulturetatik ikasten

iraganetik orainetik etorkizunetik
zugandik nigandik guregandik

ikasten

Hau ez da behin ere gelditzen

Ikasten
beti nire adimena zabaltzen
ikasten
momentu oro.

lunes, 12 de marzo de 2012

MODU BAKARRA


Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.

Pagoak ukitzeko modu bat,
azala irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.

Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko, heltzeko modu bat
amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
ZER EGIN BELDUR GARENEAN?
Beldurra apo handi bat omen da. Gure baitan lo dagoen apotzarra. Batzuetan, esnatu egiten da saltoka hastentzaigu petxu barruan. Horrelakoetan, alferrik da berarekin hitz egiten hastea, orduan gero eta salto handiagoak ematen baititu: bihotzetik eztarrira, eztarritik sabelera, sabeletik burura… Nire aitonak dioenez, holakoetan egin dezakegun gauza bakarra kantatzen hastea da. Kantatzen hasiz gero, apoa harriturik geratzen da, kanta hura nondik datorren jakin nahian. Gero, kanta ikasteko gogoa sartzentzaio, eta adi-adi egon ohi da. Baina apoak ez omen dira musikarako jaio, eta logura sartzentzaie, tontatu bezala egiten dira eta ia konturatu gabe lo seko gelditu. Eta orduan, sosegua gureganatzen da.