viernes, 27 de abril de 2012

IKASLE ETORKINAK HAUR HEZKUNTZAN


Duela zenbait ikasturtetatik ditugu ikasle  etorkinak gure ikastetxeetan. Irakasleok,  teorian, argi daukagu ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko; baina, praktikan, oztopo ugari dugu tartean, integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. 

Honen inguruan gehiago jakiteko  kontsultatu beheko esteka.

http://www.hikhasi.com/artikulua/1319

lunes, 23 de abril de 2012


REVOLUCION

Dir: Martin Rosete / España / 2002 Basado en un relato de Slawomir Mrozek.
FRANCESCO TONUCCI


Frato izenagatik ezaguna den pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilari italiarra da. Fanon jaio zen 1942ean, Pedagogia ikasi zuen Milanen " Universidad Católica del Sagrado Corazón".en, maisu bezala egin zuen lan beranduago, eta 1966an "Instituto Psicológico del Consejo Nacional de Investigación"eko ikerlari bilakatu zen beranduago Psikopedagogiako Departamentuko buru izanik ingurugiroko hezkuntza proiektua aurrera eramanez.

1991ean, bere herrian "Ciudad de niños" proiektua eraman zuen aurrera, proiektu honetan umeak ziren ardatz nagusia. Proiektu honek arrakasta handia izan zuen eta beste herri askotara zabaldu zen. Urte berean, “Comité Italiano de Televisión y Menores”ko buru izendatu zuten.

Bere esaldi batzuk:

"La escuela debe ser capaz de leer la realidad concreta que rodea al niño. La geografía es la de su barrio; la historia, la de su familia".


"La escuela utiliza la desconfianza y eso produce una evaluación negativa basada en lo que el chico no sabe hacer. Apoyándose sobre lo que sí sabe hacer bien, la escuela debería motivarlo a recuperar y a ganar lo que no tiene como una conquista. (...) La escuela transmisiva supone que el niño no sabe y va a la escuela a aprender, mientras el maestro enseña a quien no sabe. Esa es una idea infantil, que piensa al niño como un vaso vacío, mientras el maestro vierte conocimientos que llenan al niño gradualmente. (...) El niño sabe y es competente y va a la escuela para desarrollar su saber".

"... los maestros deberían aprovechar los momentos de libertad y juego de los chicos para observarlos, ver los aspectos de su carácter y las actitudes que normalmente en clase no se revelan. (...) no para usarlas contra ellos, sino para conocerlos más".




martes, 3 de abril de 2012


HERIOTZA LANTZEKO LIBURUAK

0-4 urte
• Durant, Alant, Betiko. Ed. Ttarttalo.
• Durant, Alant, Para siempre. Ed. Timan Mas.
• Mercé Company, Agur, amona! ED. Timun Mas.
• Cortina, Mar y Amparo Peguero,   ¿Dónde está el abuelo? Ed. Tandem.
• Ramón, Elisa, No es fácil, pequeña ardilla. Kalandraka.
• Ramón, Elisa, Ez da erraza, katagorri. Kalandraka.


5-7 urte
• Añorga, Pello, Adio, adio! Ed. Elkar.
•  De Paola, Tomie, Abuela de arriba, abuela de abajo. Ed. SM.
Rosen, Michael, El libro triste. Ed. Serres.


Helduak
• Turner, Mary, Cómo hablar con niños y jóvenes
sobre la muerte y el duelo. Paidós.
HERIOTZAZ  HITZ EGITEN

   Haurrek gure bitartez ikasten dute bizitzako gertakizunak inter pretatzen, hau da, guraso, hezitzaile eta bestelako helduen bidez. Ikaskuntza hori hitzen bidez ez ezik, gure erreakzio emozional eta jokaeren bidez ere egiten dute. Beraz, heriotza bezalako gai konplexu bati buruz ikasiko dutena guk transmititzen diegunaren menpe egon go da.
   Gure haurrak heriotzaren inguruan hezi nahi baditugu, lehenik guk geuk gaiarekin bakeak egitea komeni da. Horrela, hitz egiterakoan benetako sosegua erakutsiko dugu eta ez larritasuna edo lasaitasun faltsua. Gaia naturaltasunez tratatzea komeni da, beraien komunikazio propiora egokituaz, hau da: gaia espontaneoki ateratzen den unea aprobetxatuz, haurren hizkuntzaz, azalpen motzekin eta haurrari berehalako erantzun bat exijitu gabe. Idealena zera da: haurrari nahi duenean nahi duenaz hitz egin dezakeela erakustea eta ez dezala sentitu, gure erreakzio emozional edo ekidite jokaerengatik, ez dugula nahi gaia tratatu dezan. Haurrek gu, beraien babesleak, babesteko joera dute; gai batek min egiten digula nabaritzen badute, ekidin egingo dute nahiz eta beraiek espresatzeko beharra eduki.
   0 eta 5 urte bitarteko haurrek oraindik atzeraezintasun kontzeptua ez dutela garatu jakitea komeni da. Beraz, ez dugu harritu behar amona hil denaren eta horren esanahiaren azalpen “perfektu” bat eman ostean, gure seme edo alaba maiteak honakoa galdetzen badigu, - Ondo, eta noiz dator amona?- Bere adinean ezin du ulertu zerbait betirako denik. Maitatzen dugun pertsona bat hil denean edo hiltzear dagoenean, haurrak hau jakin dezake eta gertakizun horretan parte hartu. Zenbaitetan haurrak gertaera mingarrietatik babesteko dugun grina dela eta, nahi gabe, haurrarengan isolamendu eta bakardade sentsazioak sortzen ditugu. Berak zerbait garrantzitsua gertatzen ari dela sumatzen du baina bera alde batera uzten dutela ere sentitzen du. Esaterako, amona fisikoki aldatuta edo ingurune hunkigarri batean ikusiko badu, bisita baino lehen aurkituko duenaz laburki hitz egitea komeni da. Gainera, ospitalera edo hiletaelizkizunera joan nahi duen ala ez erabakitzen uztea komeni da. Adierazpen emozionalei dagokienez, hobe da haurra negar edo min adierazpen jarrai eta handien testigu ez izatea. Ez da larria ordea, bere gurasoak negarrez ikustea aldiren batean, beti ere gertatzen denaz hitz egiten badiogu. Haurrak bide ezberdinetatik espresatzeko animatu ditzakegu. Adibidez marrazki bidez, joko bidez, ipuin bidez…
   Haurrekin hitz egiterakoan, hitz espezifikoak erabiltzea komeni da (adib. heriotza) eta ez “lo hartu” edo “joan” bezalako eufemismoak, nahasketak eragin baititzakete. Gainera, aurretiko gertakizunak erabili ditzakegu gertatutakoa azaltzeko (adib. lorategian hilik ikusi genuen txoria). Hildako pertsonak dagoeneko ez duela arnasa hartzen azalduko diogu, ez dela mugitzen eta minik ere ez duela sentitzen. Komunikaziorako jarraibide horiekin eta gure aldetiko soseguaz, gure seme-alabak heriotzaren inguruan hezteko aukera daukagu. Heriotza bizitzako gertakizun naturala eta lasaitasunez aurre egin diezaiokegun zerbait bezala onartu dezaten hezteko aukera daukagu hain zuzen ere.


LORI THOMPSON
Psikologian doktorea eta Donostiako Matia Fundazioko
zainketa aringarrietako unitateko psikologoa.