domingo, 20 de mayo de 2012

HIZKUNTZ IDATZIA ASKOZ GEHIAGO DELAKO!

Hona hemen hizkuntz trebekuntzako ikasgaiko moodlen jarritako materiala. Oso material interesgarria da eta hizkuntz idatziaren (irakurketa/idazteka) ikuspegi ezberdin batetatik, hots, ez tradizionaleti, landutakoa da.



http://moodle3.ehu.es/mod/resource/index.php?id=1479
HIZKUNTZ TREBETASUNAK

Irakurri ondorengo testua eta ikusiko duzu nola nahiz eta "hizkuntza" ez ezagutu gai izango zaren galderak erantzuteko.

IRAKURGAIA: Plot no yo pedrí en el catón. Socré un ban cote. El graso estaba cantamente linendo. No lo drinió. Una para jocia y un pari joci estaban plinando ami endedor. Estaban gribblando atamente. Yo gratí al pari y a la para fotnamemte. No groffieron nu platión. Na el hindi yo no putrelicrerlo. Yo lindre vala.

GALDERAK:
1. ¿Dónde pedrió el escritor Plot?
2. ¿Drino al grasó?
3. ¿Quién estaba plinando a su endedor?
4. ¿Estaba gribblando atamente o sapamente?
5. ¿Lindrió o no?

lunes, 14 de mayo de 2012

GURASOEN KEZKAK HAURREN SEXU HEZKUNTZARI BURUZ

Ez epaitu helduen begiradarekin haurrek egiten dutena!!



http://guraso.com/guraso-eskola/sexualitatea/haurrak-afektibitate-eta-sexu-aniztasunean-hezten
HAURREKIN SEXUAZ MINTZO

Amaia Vazquez sexologoa eta psikologoak urte asko daramatza ikastetxeetan ikasle, irakasle eta gurasoekin lana egiten. Sexualitatea edo sexu heziketa da bere gaia. Urte hauetan egindako lanaren emaitzak jasoz dabil, baina hein berean, oraindik egiteko eta aldatzeko dauden gauzak ikusten ditu. Azpimarragarriena: haurtzaroan ere sexualitatea kontuan hartzea eta lantzea.

Ondorengo linkean klikatuz, Amaiari egindako elkarrizketa aurkituko duzue.

http://www.hikhasi.com/artikulua/389

domingo, 13 de mayo de 2012

AHOZKO HIZKUNTZA ETA IKT

IKT-ek gero eta indar handiagoa hartzen doaz eta irakas-ikaskuntza ezberdinak egiteko baliabide gisa erabiltzearen eztabaida hor dago. Ahozko hizkuntzaren lanketa egiteko honelako baliabideak erabiltzearen inguruko hausnarketa duzue ondorengo linkean.

http://www.ehu.es/ehusfera/asieromero/2011/06/01/ahozko-hizkuntzaren-eta-ikten-inguruko-hausnarketa/

jueves, 10 de mayo de 2012

CAMTASIA

Tutorialak egiteko programa aproposa eta erabilera oso errazekoa.
Word-en portadak nola egin azaltzen duen bideo tutoriala da eginikoa.

 

martes, 8 de mayo de 2012

MOVIE MAKER (bideoa)

Aspaltza Euskara elkartearen lokala eta ludotekaren funtzionamendua azaltzeko grabaturiko bideoari ahotsa eta musika jarri diot.

lunes, 7 de mayo de 2012

MOVIE MAKER (argazkiak)

Bideo bat sortu dut Okondo Eskolan praktiketan egon nintzeneko egunetan jolas heuristikoa azaltzeko egindako argazkiekin.


jueves, 3 de mayo de 2012

GOOGLEKO EKOSISTEMA 


EKOSISTEMAren ideia nagusia: bizidunak inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituzte.

Ekosistema, ekologian,  ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistemari deritzo. Bertan dauden elementu oro elkarreraginean daude, hots, ingurune fisikoa (arrokak, lurzorua, ura…) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak…) habitat berean kokaturik egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz.

Egun, ekologiaz gain, mundu digitalean ere aplikatzen den kontzeptua da. Wikipediaren arabera, zera da ekosistema digitala: "cualquier sistema abierto distribuido de adaptación socio-técnico, con propiedades de auto-organización, de escalabilidad y sostenibilidad, que está inspirado en los ecosistemas naturales." 

Googlek hainbat aplikazio edo tresna eskaintzen ditu, bere mundu edo ekosistema propioa eraikiz (gmail, blogger, youtube, google chrome, google maps,...). Bertan helbide elektronikoaz kontu bat zabalduta Google munduaren edozein tokira heldu zaitezke.  Irekia da guztiz, beste ekosistema batzuetatik ekarpenak egiteko aukera eskaintzen du eta.



viernes, 27 de abril de 2012

IKASLE ETORKINAK HAUR HEZKUNTZAN


Duela zenbait ikasturtetatik ditugu ikasle  etorkinak gure ikastetxeetan. Irakasleok,  teorian, argi daukagu ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko; baina, praktikan, oztopo ugari dugu tartean, integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. 

Honen inguruan gehiago jakiteko  kontsultatu beheko esteka.

http://www.hikhasi.com/artikulua/1319

lunes, 23 de abril de 2012


REVOLUCION

Dir: Martin Rosete / España / 2002 Basado en un relato de Slawomir Mrozek.
FRANCESCO TONUCCI


Frato izenagatik ezaguna den pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilari italiarra da. Fanon jaio zen 1942ean, Pedagogia ikasi zuen Milanen " Universidad Católica del Sagrado Corazón".en, maisu bezala egin zuen lan beranduago, eta 1966an "Instituto Psicológico del Consejo Nacional de Investigación"eko ikerlari bilakatu zen beranduago Psikopedagogiako Departamentuko buru izanik ingurugiroko hezkuntza proiektua aurrera eramanez.

1991ean, bere herrian "Ciudad de niños" proiektua eraman zuen aurrera, proiektu honetan umeak ziren ardatz nagusia. Proiektu honek arrakasta handia izan zuen eta beste herri askotara zabaldu zen. Urte berean, “Comité Italiano de Televisión y Menores”ko buru izendatu zuten.

Bere esaldi batzuk:

"La escuela debe ser capaz de leer la realidad concreta que rodea al niño. La geografía es la de su barrio; la historia, la de su familia".


"La escuela utiliza la desconfianza y eso produce una evaluación negativa basada en lo que el chico no sabe hacer. Apoyándose sobre lo que sí sabe hacer bien, la escuela debería motivarlo a recuperar y a ganar lo que no tiene como una conquista. (...) La escuela transmisiva supone que el niño no sabe y va a la escuela a aprender, mientras el maestro enseña a quien no sabe. Esa es una idea infantil, que piensa al niño como un vaso vacío, mientras el maestro vierte conocimientos que llenan al niño gradualmente. (...) El niño sabe y es competente y va a la escuela para desarrollar su saber".

"... los maestros deberían aprovechar los momentos de libertad y juego de los chicos para observarlos, ver los aspectos de su carácter y las actitudes que normalmente en clase no se revelan. (...) no para usarlas contra ellos, sino para conocerlos más".




martes, 3 de abril de 2012


HERIOTZA LANTZEKO LIBURUAK

0-4 urte
• Durant, Alant, Betiko. Ed. Ttarttalo.
• Durant, Alant, Para siempre. Ed. Timan Mas.
• Mercé Company, Agur, amona! ED. Timun Mas.
• Cortina, Mar y Amparo Peguero,   ¿Dónde está el abuelo? Ed. Tandem.
• Ramón, Elisa, No es fácil, pequeña ardilla. Kalandraka.
• Ramón, Elisa, Ez da erraza, katagorri. Kalandraka.


5-7 urte
• Añorga, Pello, Adio, adio! Ed. Elkar.
•  De Paola, Tomie, Abuela de arriba, abuela de abajo. Ed. SM.
Rosen, Michael, El libro triste. Ed. Serres.


Helduak
• Turner, Mary, Cómo hablar con niños y jóvenes
sobre la muerte y el duelo. Paidós.
HERIOTZAZ  HITZ EGITEN

   Haurrek gure bitartez ikasten dute bizitzako gertakizunak inter pretatzen, hau da, guraso, hezitzaile eta bestelako helduen bidez. Ikaskuntza hori hitzen bidez ez ezik, gure erreakzio emozional eta jokaeren bidez ere egiten dute. Beraz, heriotza bezalako gai konplexu bati buruz ikasiko dutena guk transmititzen diegunaren menpe egon go da.
   Gure haurrak heriotzaren inguruan hezi nahi baditugu, lehenik guk geuk gaiarekin bakeak egitea komeni da. Horrela, hitz egiterakoan benetako sosegua erakutsiko dugu eta ez larritasuna edo lasaitasun faltsua. Gaia naturaltasunez tratatzea komeni da, beraien komunikazio propiora egokituaz, hau da: gaia espontaneoki ateratzen den unea aprobetxatuz, haurren hizkuntzaz, azalpen motzekin eta haurrari berehalako erantzun bat exijitu gabe. Idealena zera da: haurrari nahi duenean nahi duenaz hitz egin dezakeela erakustea eta ez dezala sentitu, gure erreakzio emozional edo ekidite jokaerengatik, ez dugula nahi gaia tratatu dezan. Haurrek gu, beraien babesleak, babesteko joera dute; gai batek min egiten digula nabaritzen badute, ekidin egingo dute nahiz eta beraiek espresatzeko beharra eduki.
   0 eta 5 urte bitarteko haurrek oraindik atzeraezintasun kontzeptua ez dutela garatu jakitea komeni da. Beraz, ez dugu harritu behar amona hil denaren eta horren esanahiaren azalpen “perfektu” bat eman ostean, gure seme edo alaba maiteak honakoa galdetzen badigu, - Ondo, eta noiz dator amona?- Bere adinean ezin du ulertu zerbait betirako denik. Maitatzen dugun pertsona bat hil denean edo hiltzear dagoenean, haurrak hau jakin dezake eta gertakizun horretan parte hartu. Zenbaitetan haurrak gertaera mingarrietatik babesteko dugun grina dela eta, nahi gabe, haurrarengan isolamendu eta bakardade sentsazioak sortzen ditugu. Berak zerbait garrantzitsua gertatzen ari dela sumatzen du baina bera alde batera uzten dutela ere sentitzen du. Esaterako, amona fisikoki aldatuta edo ingurune hunkigarri batean ikusiko badu, bisita baino lehen aurkituko duenaz laburki hitz egitea komeni da. Gainera, ospitalera edo hiletaelizkizunera joan nahi duen ala ez erabakitzen uztea komeni da. Adierazpen emozionalei dagokienez, hobe da haurra negar edo min adierazpen jarrai eta handien testigu ez izatea. Ez da larria ordea, bere gurasoak negarrez ikustea aldiren batean, beti ere gertatzen denaz hitz egiten badiogu. Haurrak bide ezberdinetatik espresatzeko animatu ditzakegu. Adibidez marrazki bidez, joko bidez, ipuin bidez…
   Haurrekin hitz egiterakoan, hitz espezifikoak erabiltzea komeni da (adib. heriotza) eta ez “lo hartu” edo “joan” bezalako eufemismoak, nahasketak eragin baititzakete. Gainera, aurretiko gertakizunak erabili ditzakegu gertatutakoa azaltzeko (adib. lorategian hilik ikusi genuen txoria). Hildako pertsonak dagoeneko ez duela arnasa hartzen azalduko diogu, ez dela mugitzen eta minik ere ez duela sentitzen. Komunikaziorako jarraibide horiekin eta gure aldetiko soseguaz, gure seme-alabak heriotzaren inguruan hezteko aukera daukagu. Heriotza bizitzako gertakizun naturala eta lasaitasunez aurre egin diezaiokegun zerbait bezala onartu dezaten hezteko aukera daukagu hain zuzen ere.


LORI THOMPSON
Psikologian doktorea eta Donostiako Matia Fundazioko
zainketa aringarrietako unitateko psikologoa.


martes, 20 de marzo de 2012

MINDOMO BALIABIDEA ESKEMAK EGITEKO ERABILTZEN

Programa honekin oso modu errazean eta txukunean egin daitezke edozein gaiari buruzko eskemak. Hori bai, eskema buruan ondo egituratua izna behar da aurretik, programa honek itxura kontuetan baino ez ditu aukerak ematen eta.
SLIDESHARE ATARITIK DOKUMENTUAK IGOTZEN IKASTEN
Lana1
View more presentations from molikeltse.
 ONLINE IMAGE EDITOR ERABILTZEN


Esan beharra dago programa honek ez dituela aukera asko eskaintzen baina doan da eta gauza dibertigarriak sortzeko nahikoa aplikazio baditu.


domingo, 18 de marzo de 2012

TEKNOLOGIA BERRIAK HAURREN ESKURA

Nahiz eta euskaraz ez egon, datuei begirada bat botatzeko eta benetako egoeraz ohartzeko ondo dago. Haurrek, teknologia berriak erabiltzearen onura edo kalteen balorazioetan sartu gabe ere, haurrek ematen dieten erabilpena kontuan hartzea garrantzitsua da.




http://www.marketingdirecto.com/actualidad/digital/los-ninos-consumen-cada-vez-mas-contenidos-digitales-a-mas-corta-edad/

IKASTEN


Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo

Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu

Ikasten
nire adimena zabaltzen

akatsetatik
herri bezala
barkamena eskatzen
ixilik egoten
gehiago entzuten
aukeratzen
denbora aprobetxatzen
kantak egiten
ikasten, ikasten

haurrengandik
liburetatik
agureengandik
beste kulturetatik ikasten

iraganetik orainetik etorkizunetik
zugandik nigandik guregandik

ikasten

Hau ez da behin ere gelditzen

Ikasten
beti nire adimena zabaltzen
ikasten
momentu oro.

lunes, 12 de marzo de 2012

MODU BAKARRA


Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.

Pagoak ukitzeko modu bat,
azala irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.

Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko, heltzeko modu bat
amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
ZER EGIN BELDUR GARENEAN?
Beldurra apo handi bat omen da. Gure baitan lo dagoen apotzarra. Batzuetan, esnatu egiten da saltoka hastentzaigu petxu barruan. Horrelakoetan, alferrik da berarekin hitz egiten hastea, orduan gero eta salto handiagoak ematen baititu: bihotzetik eztarrira, eztarritik sabelera, sabeletik burura… Nire aitonak dioenez, holakoetan egin dezakegun gauza bakarra kantatzen hastea da. Kantatzen hasiz gero, apoa harriturik geratzen da, kanta hura nondik datorren jakin nahian. Gero, kanta ikasteko gogoa sartzentzaio, eta adi-adi egon ohi da. Baina apoak ez omen dira musikarako jaio, eta logura sartzentzaie, tontatu bezala egiten dira eta ia konturatu gabe lo seko gelditu. Eta orduan, sosegua gureganatzen da.