ZER EGIN BELDUR GARENEAN?
Beldurra apo handi bat omen da. Gure baitan lo dagoen apotzarra. Batzuetan, esnatu egiten da saltoka hastentzaigu petxu barruan. Horrelakoetan, alferrik da berarekin hitz egiten hastea, orduan gero eta salto handiagoak ematen baititu: bihotzetik eztarrira, eztarritik sabelera, sabeletik burura… Nire aitonak dioenez, holakoetan egin dezakegun gauza bakarra kantatzen hastea da. Kantatzen hasiz gero, apoa harriturik geratzen da, kanta hura nondik datorren jakin nahian. Gero, kanta ikasteko gogoa sartzentzaio, eta adi-adi egon ohi da. Baina apoak ez omen dira musikarako jaio, eta logura sartzentzaie, tontatu bezala egiten dira eta ia konturatu gabe lo seko gelditu. Eta orduan, sosegua gureganatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario