Haurrek gure bitartez ikasten dute bizitzako gertakizunak inter pretatzen, hau da, guraso, hezitzaile
eta bestelako helduen bidez. Ikaskuntza hori hitzen bidez ez ezik, gure erreakzio emozional eta jokaeren bidez ere egiten dute.
Beraz, heriotza bezalako gai konplexu
bati buruz ikasiko dutena guk transmititzen diegunaren menpe egon go da.
Gure haurrak heriotzaren inguruan hezi
nahi baditugu, lehenik guk geuk
gaiarekin bakeak egitea komeni da.
Horrela, hitz egiterakoan benetako sosegua
erakutsiko dugu eta ez larritasuna edo
lasaitasun faltsua. Gaia naturaltasunez tratatzea komeni da,
beraien komunikazio propiora egokituaz, hau da: gaia
espontaneoki ateratzen den unea aprobetxatuz, haurren hizkuntzaz,
azalpen motzekin eta haurrari berehalako erantzun bat exijitu gabe.
Idealena zera da: haurrari nahi duenean nahi duenaz hitz egin
dezakeela erakustea eta ez dezala sentitu, gure erreakzio
emozional edo ekidite jokaerengatik, ez dugula nahi gaia tratatu
dezan. Haurrek gu, beraien babesleak, babesteko joera dute; gai
batek min egiten digula nabaritzen badute, ekidin egingo dute nahiz
eta beraiek espresatzeko beharra eduki.
0 eta 5 urte bitarteko haurrek oraindik atzeraezintasun kontzeptua ez dutela garatu jakitea komeni da.
Beraz, ez dugu harritu behar amona hil denaren eta horren
esanahiaren azalpen “perfektu” bat eman ostean, gure seme edo
alaba maiteak honakoa galdetzen badigu, - Ondo, eta noiz dator
amona?- Bere adinean ezin du ulertu zerbait betirako denik.
Maitatzen dugun pertsona bat hil denean edo hiltzear
dagoenean, haurrak hau jakin dezake eta gertakizun horretan parte
hartu. Zenbaitetan haurrak gertaera mingarrietatik
babesteko dugun grina dela eta, nahi gabe, haurrarengan
isolamendu eta bakardade sentsazioak sortzen ditugu.
Berak zerbait garrantzitsua gertatzen ari dela sumatzen du baina
bera alde batera uzten dutela ere sentitzen du. Esaterako, amona fisikoki aldatuta edo ingurune
hunkigarri batean ikusiko badu, bisita baino lehen aurkituko duenaz
laburki hitz egitea komeni da. Gainera, ospitalera edo hiletaelizkizunera joan nahi duen ala ez erabakitzen uztea komeni da.
Adierazpen emozionalei dagokienez, hobe da haurra
negar edo min adierazpen jarrai eta handien testigu ez
izatea. Ez da larria ordea, bere
gurasoak negarrez ikustea aldiren
batean, beti ere gertatzen denaz hitz
egiten badiogu. Haurrak bide
ezberdinetatik espresatzeko animatu
ditzakegu. Adibidez marrazki bidez, joko
bidez, ipuin bidez…
Haurrekin hitz egiterakoan, hitz espezifikoak erabiltzea komeni da (adib.
heriotza) eta ez “lo hartu” edo “joan” bezalako eufemismoak, nahasketak eragin
baititzakete. Gainera, aurretiko gertakizunak
erabili ditzakegu gertatutakoa azaltzeko (adib. lorategian hilik ikusi
genuen txoria). Hildako pertsonak dagoeneko ez duela arnasa
hartzen azalduko diogu, ez dela mugitzen eta minik ere ez duela
sentitzen.
Komunikaziorako jarraibide horiekin eta gure aldetiko
soseguaz, gure seme-alabak heriotzaren inguruan hezteko aukera
daukagu. Heriotza bizitzako gertakizun naturala eta lasaitasunez
aurre egin diezaiokegun zerbait bezala onartu dezaten hezteko
aukera daukagu hain zuzen ere.
LORI THOMPSON
Psikologian doktorea eta Donostiako Matia Fundazioko
zainketa aringarrietako unitateko psikologoa.
Izenburua: Baltaxar inoizko astorik bakartiena
ResponderEliminarEgilea: Misschaert, Inge
Argitaletxea: Ttarttalo
Argitalpen data: 2010
Itzultzailea: Uxue Alberdi