jueves, 3 de mayo de 2012

GOOGLEKO EKOSISTEMA 


EKOSISTEMAren ideia nagusia: bizidunak inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituzte.

Ekosistema, ekologian,  ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistemari deritzo. Bertan dauden elementu oro elkarreraginean daude, hots, ingurune fisikoa (arrokak, lurzorua, ura…) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak…) habitat berean kokaturik egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz.

Egun, ekologiaz gain, mundu digitalean ere aplikatzen den kontzeptua da. Wikipediaren arabera, zera da ekosistema digitala: "cualquier sistema abierto distribuido de adaptación socio-técnico, con propiedades de auto-organización, de escalabilidad y sostenibilidad, que está inspirado en los ecosistemas naturales." 

Googlek hainbat aplikazio edo tresna eskaintzen ditu, bere mundu edo ekosistema propioa eraikiz (gmail, blogger, youtube, google chrome, google maps,...). Bertan helbide elektronikoaz kontu bat zabalduta Google munduaren edozein tokira heldu zaitezke.  Irekia da guztiz, beste ekosistema batzuetatik ekarpenak egiteko aukera eskaintzen du eta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario