MOVIE MAKER (argazkiak)
Bideo bat sortu dut Okondo Eskolan praktiketan egon nintzeneko egunetan jolas heuristikoa azaltzeko egindako argazkiekin.
lunes, 7 de mayo de 2012
jueves, 3 de mayo de 2012
GOOGLEKO EKOSISTEMA
EKOSISTEMAren ideia nagusia: bizidunak inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituzte.
EKOSISTEMAren ideia nagusia: bizidunak inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituzte.
Ekosistema, ekologian, ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistemari deritzo. Bertan dauden elementu oro elkarreraginean daude, hots, ingurune fisikoa (arrokak, lurzorua, ura…) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak…) habitat berean kokaturik egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz.
Egun, ekologiaz gain, mundu digitalean ere aplikatzen den kontzeptua da. Wikipediaren arabera, zera da ekosistema digitala: "cualquier sistema abierto distribuido de adaptación socio-técnico, con propiedades de auto-organización, de escalabilidad y sostenibilidad, que está inspirado en los ecosistemas naturales."
Googlek hainbat aplikazio edo tresna eskaintzen ditu, bere mundu edo ekosistema propioa eraikiz (gmail, blogger, youtube, google chrome, google maps,...). Bertan helbide elektronikoaz kontu bat zabalduta Google munduaren edozein tokira heldu zaitezke. Irekia da guztiz, beste ekosistema batzuetatik ekarpenak egiteko aukera eskaintzen du eta.
viernes, 27 de abril de 2012
IKASLE ETORKINAK HAUR HEZKUNTZAN
http://www.hikhasi.com/artikulua/1319
Duela zenbait ikasturtetatik ditugu ikasle etorkinak gure ikastetxeetan. Irakasleok, teorian, argi daukagu ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko; baina, praktikan, oztopo ugari dugu tartean, integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten.
Honen inguruan gehiago jakiteko kontsultatu beheko esteka.
http://www.hikhasi.com/artikulua/1319
lunes, 23 de abril de 2012
FRANCESCO TONUCCI
Frato izenagatik ezaguna den pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilari italiarra da. Fanon jaio zen 1942ean, Pedagogia ikasi zuen Milanen " Universidad Católica del Sagrado Corazón".en, maisu bezala egin zuen lan beranduago, eta 1966an "Instituto Psicológico del Consejo Nacional de Investigación"eko ikerlari bilakatu zen beranduago Psikopedagogiako Departamentuko buru izanik ingurugiroko hezkuntza proiektua aurrera eramanez.
1991ean, bere herrian "Ciudad de niños" proiektua eraman zuen aurrera, proiektu honetan umeak ziren ardatz nagusia. Proiektu honek arrakasta handia izan zuen eta beste herri askotara zabaldu zen. Urte berean, “Comité Italiano de Televisión y Menores”ko buru izendatu zuten.
Bere esaldi batzuk:
"La escuela debe ser capaz de leer la realidad concreta que rodea al niño. La geografía es la de su barrio; la historia, la de su familia".
"La escuela utiliza la desconfianza y eso produce una evaluación negativa basada en lo que el chico no sabe hacer. Apoyándose sobre lo que sí sabe hacer bien, la escuela debería motivarlo a recuperar y a ganar lo que no tiene como una conquista. (...) La escuela transmisiva supone que el niño no sabe y va a la escuela a aprender, mientras el maestro enseña a quien no sabe. Esa es una idea infantil, que piensa al niño como un vaso vacío, mientras el maestro vierte conocimientos que llenan al niño gradualmente. (...) El niño sabe y es competente y va a la escuela para desarrollar su saber".
"... los maestros deberían aprovechar los momentos de libertad y juego de los chicos para observarlos, ver los aspectos de su carácter y las actitudes que normalmente en clase no se revelan. (...) no para usarlas contra ellos, sino para conocerlos más".

martes, 3 de abril de 2012
HERIOTZA LANTZEKO LIBURUAK
0-4 urte
• Durant, Alant, Betiko. Ed. Ttarttalo.
• Durant, Alant, Para siempre. Ed. Timan Mas.
• Mercé Company, Agur, amona! ED. Timun Mas.
• Cortina, Mar y Amparo Peguero, ¿Dónde está el abuelo? Ed. Tandem.
• Ramón, Elisa, No es fácil, pequeña ardilla. Kalandraka.
• Ramón, Elisa, Ez da erraza, katagorri. Kalandraka.
5-7 urte
• Añorga, Pello, Adio, adio! Ed. Elkar.
• De Paola, Tomie, Abuela de arriba, abuela de abajo. Ed. SM.
Rosen, Michael, El libro triste. Ed. Serres.
Helduak
• Turner, Mary, Cómo hablar con niños y jóvenes
sobre la muerte y el duelo. Paidós.
HERIOTZAZ HITZ EGITEN
LORI THOMPSON
Psikologian doktorea eta Donostiako Matia Fundazioko
zainketa aringarrietako unitateko psikologoa.
Haurrek gure bitartez ikasten dute bizitzako gertakizunak inter pretatzen, hau da, guraso, hezitzaile
eta bestelako helduen bidez. Ikaskuntza hori hitzen bidez ez ezik, gure erreakzio emozional eta jokaeren bidez ere egiten dute.
Beraz, heriotza bezalako gai konplexu
bati buruz ikasiko dutena guk transmititzen diegunaren menpe egon go da.
Gure haurrak heriotzaren inguruan hezi
nahi baditugu, lehenik guk geuk
gaiarekin bakeak egitea komeni da.
Horrela, hitz egiterakoan benetako sosegua
erakutsiko dugu eta ez larritasuna edo
lasaitasun faltsua. Gaia naturaltasunez tratatzea komeni da,
beraien komunikazio propiora egokituaz, hau da: gaia
espontaneoki ateratzen den unea aprobetxatuz, haurren hizkuntzaz,
azalpen motzekin eta haurrari berehalako erantzun bat exijitu gabe.
Idealena zera da: haurrari nahi duenean nahi duenaz hitz egin
dezakeela erakustea eta ez dezala sentitu, gure erreakzio
emozional edo ekidite jokaerengatik, ez dugula nahi gaia tratatu
dezan. Haurrek gu, beraien babesleak, babesteko joera dute; gai
batek min egiten digula nabaritzen badute, ekidin egingo dute nahiz
eta beraiek espresatzeko beharra eduki.
0 eta 5 urte bitarteko haurrek oraindik atzeraezintasun kontzeptua ez dutela garatu jakitea komeni da.
Beraz, ez dugu harritu behar amona hil denaren eta horren
esanahiaren azalpen “perfektu” bat eman ostean, gure seme edo
alaba maiteak honakoa galdetzen badigu, - Ondo, eta noiz dator
amona?- Bere adinean ezin du ulertu zerbait betirako denik.
Maitatzen dugun pertsona bat hil denean edo hiltzear
dagoenean, haurrak hau jakin dezake eta gertakizun horretan parte
hartu. Zenbaitetan haurrak gertaera mingarrietatik
babesteko dugun grina dela eta, nahi gabe, haurrarengan
isolamendu eta bakardade sentsazioak sortzen ditugu.
Berak zerbait garrantzitsua gertatzen ari dela sumatzen du baina
bera alde batera uzten dutela ere sentitzen du. Esaterako, amona fisikoki aldatuta edo ingurune
hunkigarri batean ikusiko badu, bisita baino lehen aurkituko duenaz
laburki hitz egitea komeni da. Gainera, ospitalera edo hiletaelizkizunera joan nahi duen ala ez erabakitzen uztea komeni da.
Adierazpen emozionalei dagokienez, hobe da haurra
negar edo min adierazpen jarrai eta handien testigu ez
izatea. Ez da larria ordea, bere
gurasoak negarrez ikustea aldiren
batean, beti ere gertatzen denaz hitz
egiten badiogu. Haurrak bide
ezberdinetatik espresatzeko animatu
ditzakegu. Adibidez marrazki bidez, joko
bidez, ipuin bidez…
Haurrekin hitz egiterakoan, hitz espezifikoak erabiltzea komeni da (adib.
heriotza) eta ez “lo hartu” edo “joan” bezalako eufemismoak, nahasketak eragin
baititzakete. Gainera, aurretiko gertakizunak
erabili ditzakegu gertatutakoa azaltzeko (adib. lorategian hilik ikusi
genuen txoria). Hildako pertsonak dagoeneko ez duela arnasa
hartzen azalduko diogu, ez dela mugitzen eta minik ere ez duela
sentitzen.
Komunikaziorako jarraibide horiekin eta gure aldetiko
soseguaz, gure seme-alabak heriotzaren inguruan hezteko aukera
daukagu. Heriotza bizitzako gertakizun naturala eta lasaitasunez
aurre egin diezaiokegun zerbait bezala onartu dezaten hezteko
aukera daukagu hain zuzen ere.
LORI THOMPSON
Psikologian doktorea eta Donostiako Matia Fundazioko
zainketa aringarrietako unitateko psikologoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)